GALDEKETA GIZARTE LANGILE BATI.
Helburua atzerritar eta kultura ezberdineko jende arteko harremanak sortzea da. Hau da, euskal kultura sustatzea zenbait ariketa ezberdinez. Bertan herriko atzerritarrak izango dira, jada urte batzuk daramatzatenak herrian bizitzen. Atzerritarren artean bai afrikar, amerikar, zein atzerritik etorritako etorkinak izango dira. Hauek euskal kultura ezagutu dezaten nahi dugu, euskal kirol eta jarduera ugariak erakutsiz.
​
​
Elkarrizketatua Gemma Larrea da, herri udaletxeko gizarte langilea. Egunero atzerritarrekin lanean aritzen da eta beraienganako kontaktuan aritzeko laguntza eskainiko digu, jarraitu beharreko pauso batzuk emanez.
​
Behean elkarrizketan egindako galderak eta elkarrizketa audioa daude, entzun arretaz.
​
​
1-Aurkezpen pertsonala, nor zara?
2-Zure lanean atzerritarrekin harremanetan egoten ohi zara? nolakoa izaten da beraien jarrera gure kulturarekiko?
3-Zer estrategia erabiliko zenituzke kulltura ezberdineko atzerritarrak eta euskal kultura ezagutzen ez duten euskaldunak elkarlanean aritu daitezen. (beraien arteko lehen kontaktua).
4-Proiektu honetara aurkezten direnak beraien kulturaren laburpen bat egitea egokia irudituko zitzaizun? helburua kideak elkar ezagutu daitezela.
5-Proiektuan zehar euskal kulturarekiko ikasten joan ahala, proiektu honen bukaeran kideek beraien pentsaerak zabaldu eta gure kulturaren parte izan ahalko zirela uste duzu? edo gurea ezagutu arren beraienean zorrotz jarraituko zutelakoan zaude?